XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Comuniñoco Sacramentu guztiz santuan artu dozun esquero Jesucristo gure Jaunaren gorputz eguizcua, emon biar deutzazuz esquer andiyac Jaungoicuari, berotzen dozula zeure deboziñua pensamentu santuacaz, ta batez bere Jesucristo gure Jaunaren pasiño ta eriyotza santua gogoratuaz, berac Sacramentu santu au jarri ebanian, aguindu eban leguez.

Sacramentu guztiyac dira santuac; baña onec duca beragan santutasun guztiyaren jaubia, Birgiña guztiz santiagandic jayo, gure pecatuacgatic il, ta orain Aita Jaungoicoaren alde escumatatic zeruan daguana.

Zeruco Jaun onegan euqui biar dozu icharopen andi bat, maitetuagaz bera gauza guztiyen ganetic, ta maitetu gura dozula, zeruco zorioneco guztiyac maite daben maitetasun guztiyaz, escatzen deutzazula emon daizula betico gloriya bere erruquitasun andiyagaitic, baliyetan zariela onetaraco Mariya Birgiña guztiz santiaren bitartecotasunaz, ta zeure santu artuen bitartecotasunaz.